UHIN ARROSPIDE 

Kulturaniztasuna: arazo ala erronka?

Mundura gatozenean, nor izango garen hein handi batean jaio garen lekuko kulturak eta gure gurasoenak markatzen du. Ez da erresa kultura definitzea, baina besteak beste, pertsona talde batek edo gizarte batek partekatutako ideia, sinesmen, balore, ohitura eta portaera eredu bat biltzen du. Gehienetan ez gara ohartzen kultura horrek zenbateraino markatzen gaituen, eta normala denek egiten duguna dela deritzogunez, ez dugu zalantzan jartzen. Gehienetan, beste herrialde batzuetara ez bagara joaten, edo inguruan ditugun beste errealitate kultural batzuekin elkarrekintza sakona ez badugu; elkarrekin bizitzeko beste modu batzuk, beste arau sozialak, beste tradizioak... daudela, baldin badakigu ere, ez dugu barneratzen. Dena dela, bitxia da, kulturaz hausnartzen dugunean tradizioa eta "flolklorea" datorzkigula batez ere burura. Eta kultura, hori baino askoz gehiago da; inguratzen gaituen oro da. Horrez gain, kultura baten barruan, azpi kultura asko egon daitezkenaz ohartu behar dugu, eta gainera pertsona bakoitzak talde kultural desberdinak izan ditzakeela

Kontestu honetan. globalizazio prozesuak (azkeneko hamarkadetan azkartuak) agerian uzten du erronka sozial ukaezin baten aurrean gaudela. Gizarte plurikulturaletan bizi gara, hau da, hau da lultura ezberdinak leku eta espezio berean dauden gizatean. Bernabé-k (2012) dioenez pluralismo kulturala gizarte demokratiko guztien ezaugarria da, lurralde zehatz batean kultura asko dauden einean, zentzu honetan bestearekiko onarpena eta berdintasuna aitortu behar dira, hots multikulturalitatik haratago. Bizikidetza duten kultura desberdinak eta horitako bakoitzak dituzten ezaugarri desberdinak egunerokoan elkarbizitzan egon arren, badira oraindik zenbait (edo gehienak) ikuspegi kontrajarriak dituzten taldereen artean, hauetako baten nagusitasuna ezartzen den egoerak, bai ohitura, erlijio, arraza, genero...aldetik.

Hori horrela plurikulturalitatetik, interkulturalitatera behar gara kulturen arteko elkarrekintza sinergiko eta horizontala lortuz. Ondorioz ez da egongo bata bestearen gainetik dagoen talderik eta honek inklusioa eta pertsonen arteko elkarbizitza errazten du. Gizarte dibestrifikatu batean ulermena, berdintasuna, armonia eta justizia lortzeko helburuarekin.

Ikasgelan kultur aniztasunaren fenomenoak, balio eta aberastasun gisa har daitekeen pentsamendu paradigma eraikitzeko zeregin neketsua aurkezten digu. Horrelako erronka batean, noski, hezkuntza komunitate osoa, baita gizartea bere osotasunean inplikatu behar dugu.

Bernabé-k (2012) dioenez, interkulturalitatea ulertzea ezinbestekoa da, kulturen arteko ulerkortasuna gauzatzeaz gain, hezkuntza proposamenak, anistasun zabala islatzen duen kultura bateratua eraikitzera bideratzeko.

Proposamen hauek, taldeen desberdinen arteko elkarrekintza kooperatiboa eta harremana sustatzen dituzte; kultura anitzeko proposamenak, aldiz, norberaren kontzientzia kulturalari buruzko hausnarketa prozesu bat dira, elkarrekintzarik gabeak. Hori horrela, interkulturalitatea, multikulturalitatearen gabeziak gainditzeko aurrean dugun erronka da; kultura desberdinen arteko komunikazioa sustatzen du, topaketa kulturala bultzatzen du, hausnartzeko eta elkarrengandik ikasteko,gatazkak kudeatzeko desberdintasunez jabetzea eragiten du eta desberdintasunak onartzea dakarrenez, integrazioa dakar

Hasieran esan dudanarekin lotuta, nire ustez, jaiotzen garan lekuko kulturak baldintzatzen bagaitu ere, identitateak eta pertenentzia ez dira linealak eta ez dira jaiotzez eskuratzen. Hau da, ez dira berezkoak. Nire ustetan identitate konposatua dugu.

Bizitzan egin dudan ibilbideak, leku eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera eskaini dit, kultura ezberdinak eta pentsamendu eta bizitzeko era anitzak dituzten pertsonak ezagutzekoa, hots kultura ezberdinak. Horrek zalantzarik gabe aberastu egin nau, harreman horiei esker, ni pertsona bezala gauzatzen lagundu nauten esperientziak jaso ditut, nire identitatea sortu dut. Horrez gain mundua pixka bat hobeto ulertu dut, eta beste leku eta kultura batzuetako ohiturak eta bizimodua nolabait ezagutzeko aukera izan dudanez jendea ere pixka bat hobetu ulertu dut. Zalantzarik gabe aberastu egin nau eta hazteko balio izan dit.

Nik egin dudan gutxiarekin hori lortu batut, eta geroz eta gizarte plurikulturalagoan bizita. Nola ez da aberasgarria izango gizarte eta hezkuntza interkultula? Erronka galanta dugu aurretik aniztasunari trataera inklusiboa emateko bidean oraindik ere gizarte etnozentrista, gizartezentrista, generozentrista eta kulturzentrista batean bizi baikara. Agintea gizon txuri boteretsuek dute orokorrean. Baina pixkanaka ari gara bide egokia eraikitzen eta irakasleok, aukera paregabea daukagu, gure ikasleak gehiago eta hobeto ikastea lortzeaz gain, etorkizuneko gizarte interkulturalari ateak irekitzeko.

Beraz Borrero eta Blázquez-ekin (2012) ados nagoela aitortu behar dut; hezkuntza, aniztasuna elkarren arteko ulermenean bihurtzeko erreminta dela ziurtatzen dutenean. Gizarte plurikulturalen etorkizuna, harmonian eta adiskidetasunean oinarritutako bizikidetzan eta balio unibertsalen transmisioan oinarrituko da (Gonzalez, 1993). 

Guztiona © Todos los derechos reservados 2020
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar