KULTURANIZTASUNA ARAZO ALA ERRONKA?

          Argi dago gaur egungo hezkuntzaren erronka nagusienetariko bat bertan aurki dezakegun aniztasunari errespetuzko erantzun bat ematea dela. Eta, horrek, hein batean, aniztasun kulturalari egiten dio erreferentzia. Gainera, jakin badakigu identitatea eta kultura hertsiki loturik doazen bi kontzeptu direla. Beraz, errealitate honen aurrean dugun jarrerak eta aurrera eramaten ditugun ekintzaz erabakigarriak izango dira gure ikasleengan.

          Nire iritziz, kulturaniztasuna pertsona gisa garatzeko onuragarria da, ez nuke inoiz arazotzat hartuko. Izan ere, eskola errealitatearen isla da eta hezitzaile moduan haurrak errealitate horretan modu ahalik eta konprometituenean bizitzeko tresnak eskaintzea iruditzen zait dela aberasgarriena. Baina, egia da, irakasle paperetik horri erantzun egoki bat emateko modua aurkitzea ez dela lan erraza. Hori gertatzearen arrazoi nagusia, lehenik eta behin, formakuntza eta baliabide falta dela pentsatzen dut. Eta, bestetik, gizarte mailako aurreritzien arazoarengatik.

          Baina, hezkuntzako profesional moduan guzti horri aurre egitea beharrezkoa iruditzen zait, heziberri 2020k azpimarratzen duen moduan, eskolako curriculumak bi eremu hartzen baititu oinarritzat: "nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua" eta "nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua" (Heziberri 2020, 2016). Horrekin batera, kontuan izan behar dugu J. Mailak (d.g) nortasuntzat hartzen duen definizioa: "La identidad es entonces el proceso a través del cual cada persona se construye en la cultura o las culturas de las que hace parte, cómo se identifica en ellas o hacia ellas, cómo las significa, optando por elementos determinados y cargándolos de emotividad y sentido." Beraz, ezinbestekotzat dugu kultura desberdinen aurrean errespetua azaltzea haur bakoitzat bere identitate indibiduala naiz soziala (J. Maila, d.g) segurtasunez eraiki dezan.

          Eta, aipatutakoa aurrera eramateko, María del Mar Benavék- azaltzen duen moduan, kulturaniztasunaren baloreak programazio curricularretan gehitu beharra dago konpetentzia multikulturalen bidez. Edo, beste modu batera esanda, minorien elementu kulturalak hezkuntza curriculumean gehituz, programa bikulturalak garatuz, autokontzientziazio kulturala bultzatuz, kultura minoritarioak mantenduz eta errespetatuz, kulturen arteko kontaktua ahalbidetuz eta kultura horiek guztietan aktiboki parte hartzeko jarrerak garatuz.

          Kontziente naiz, modu berean, aipatutakoa eskola mailan martxan jartzea lan mardula dela, komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa delako. Baina, iruditzen zait, ikasgela mailan baldin bada ere, kalteak baino onurak soilik ekarriko dituela ikasleengan. Modu horretan, ipuin, irudi, bideo eta ekintza ezberdinak egitea posible dela uste dut, esate baterako "egun on" hizkuntza ezberdinetan esanik. Dena dela, hoberena litzateke eskolan, instituzio modura, tanborrada ala santo tomas egunak ospatzen diren bezala, gainerako kulturen ospakizunak ere txertatzea. Izan ere, inklusiobotzat jotzen baitugu geure burua baina azken finean ez dugu benetako aldaketarik egiten.

          Nire iritziz, eta landu dugunaren ildotik, lortu behar duguna J. Mailak (d.g) defendatzen duena da; ikasleak haien erlijioa praktikan jartzeko, haien hizkuntza hitz egiteko, irainak eta erasoak ez jasotzko eta eskubide berdintasuna izateko askatasuna izatea da. Modu horretan, bere lotura kulturalak aldamenetik kendu gabe gizartean parte hartu dezan ahalegindu beharra dugu. Hori horrela, argi dago ikasleen abiapuntua ez dela berdina izango baina gu izango ginateke aniztasun horretara egokituko ginatekeenak eta ez haurrak, horrek suposatuko lukeen guztia dela eta.

          Horregatik guztiarengatik, garbi dago kulturaniztasunak onurak ekarriko lituzkeela etorkizun batean, errespetu eta kontzientzia handiko herritarrak heziko genituzkeelako. Gainera, Aguadok (2005) baieztatzen du guzti horrek elkarrekiko hartu-eman eta aberastasuna, ikasleriaren arteko lankidetza, eta eskola aktibo, ireki eta transformatzaile bat ekarriko luke berarekin. Eta, hori gutxi balitz, bat egiten dut J. Mailak (d.g) guzti honekin sortuko dugun zibilizazioak desberdintasunarekiko tolerantzia azalduko duela, aniztasun kulturala ospatuko duela eta giza eskubideekiko sentsibilizatua izango dela esaten duenean, eta are gehiago azpimarratzen duenean gizarte hori dela gaur egun bizi dugun egoera kontuan izanik defendatu eta bultzatu behar dena.

          Horregatik guztiagatik, pentsatzen dut ez dugula inolaz ere ez ahaztu behar kulturak J. Mailak (d.g.) azaltzen duen moduan, bizitzari zentzua ematen diola, norbanakoaren identitatea sortzen duela eta gizakiei gizateriaren zentzua eskaintzen diela. Beraz, kultura askatasuna bermatzea ikasleriak bere nortasuna askatasunez garatu dezan ezinbesteko delaren aldekoa naiz. Eta, iruditzen zait UNESCOren artikulutik hartu dudan esaldi honekin gustatuko litzaidake bukatzea nire hausnarketa: "la cultura es un proceso de construcción constante que no se fija de una vez y para siempre y por lo tanto la identidad que se construye al interior de ella cambia al tiempo que la estructura de sentido también cambia y se transforma" (J. Maila, d.g.).

BIBLIOGRAFIA

Aguado, M. T. (2005). Educación intercultural. La ilusión necesaria. En Jiménez, C. (Coord.). Pedagogía diferencial. Diversidad y equidad. (151-172). Madrid: Pearson-Prentice Hall.

del Mar Benavé, María (2012). Pluriculturalidad, multiculturalidad e interculturalidad, conocimientos necesarios para la labor docente. Revista Educativa Hekademos, 11, 67-76.

Heziberri 2020. (2016). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2016/142.

Maila, J. (d.g.). Cultura. UNESCO. 15-26.

MADDI ARRETXE

Guztiona © Todos los derechos reservados 2020
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar