Ipuin bat egunero. Un cuento cada dia

23.03.2020

Ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri intrintsikoa du.


Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur egingo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka, hain zuzen. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da.

Beraz ipuinek egun hauetan hartzen duten garrantzia kontutan izan behar dugu eta gomendagarria da haurrak dauden edozin etxetan ipuinak kontatzea. Etxean ipuinik ez badugu, sarean aukera piloa ditugu, guk geuk asmatu ditzakegu, baita haurrekin batera ere. Baina ez haztu haur bakoitza bakarra dela eta beraien haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzungo dien ipuinak aukeratu behar ditugula.


Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. Izan ere:


- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren munduazabaltzen du.- Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesuabultzatzen du.


- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.


- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.


Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna...  bertuteak erakusten dizkio.


- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak bultzatzen ditu.


- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta tentsioak ezabatzen, ... laguntzen dio haurrari.


- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.


Eta batez ere, momentu dibertigarri eta goxo bat bizitzeko aukera ematen digu

Iturriak:Zulaibar lanbide ikastegiko apunteak.


Hori horrela, artikulu berri hau argitaratzea erabaki dugu, egunero saiatuko gara ipuin berri bat eskaintzen. 


Gozatu itzazue, moldatu itzazue, kontatu itzazue, entzun,sentitu eta ikus itzazue.



NOLA DASTATU ILARGIA


GEROARTE


KOLOREAK


TXIMELETA BELARRIAK


ELMER ELEFANTEA


KAMILE


AMALURRA


MARIPUZKER


Ipuin hauek eta gehiago aurki ditzakezue gure kideak sortu duen YouTubeko katean. Gehiago igotzen joango hara egun hauetan.

https://www.youtube.com/channel/UCFxCqmv70Mb0YQ1cNKCsBTQ


Mireia Lozano Puertasek egunero ipuin bat kontatzen digu hurrengo estekan: 

https://www.youtube.com/channel/UCeq1OKn12ZMTfC4npFsbqNw/feed?fbclid=IwAR29H9RvtfLRrD9vMG7KZRc2Ze09Hz237VUso_axQYNDivYDMyX5GEYFbFk&app=desktop



Oso esteka interesgarria partekatu digute, non ipuin anitz kontatzen dizkiguten euskaraz:

https://www.symbaloo.com/mix/ipuinakeuskaraz?fbclid=IwAR2nIs2GwSpVzCPsz9ZjA3_GVlZ70Tjkno59dlrgB_4Lbg0ZYEELf2IJcXY


Ipuinekin errekurtso desberdinak aurki ditzakegu webgune honetan bai euskaraz, bai gazteleraz:

https://encasamequedo.wordpress.com/cuentos-infantiles/?fbclid=IwAR3pSvlWEHmZnrF7S8SFxaP93v-BWDjukdWC1kvbjEeR0qaWYz8Djkzu30s


Etxegiroan webgunean, ipuin piloa daude entzuteko prest.

www.etxegiroan.eus 




Intujai Teatroko facebookeko orrialdean ipuin zoragarriak kontatzen ari dira.

https://www.facebook.com/intujai.teatro?hc_location=ufi


Berdintasuneak eta koheziketan oinarritzen diren ipuinak egun bakoitzerako (gazteleraz).


Lur Korta kontalariaren taldeak ipuin bat argitaratuko du egunero Donostia Kulturako you tobeko katean: Astelehenetik ostiralera euskaraz, larunbatetan keinu hizkuntzan eta igandetan gaztelaniaz.

https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=178&id=91726&Itemid=189&lan


Euskalerria irratian, (98.3 fm)  10:00etan ipuin bat kontatzen dute goizero


Guztiona © Todos los derechos reservados 2020
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar