SARRERA

Hizkuntza gizakiok komunikatzeko erabiltzen dugun funtsezko elementu bat da, non bakoitzak bere barnean duen hori azaleratzeko aukera ematen duen. Hitzezkoa ez den komunikazioa ere ahalbidetzen du hizkuntzak, zenbaitetan, alternatiba gisa oso baliagarria izaten delarik.

Hizkuntzen erabilerei dagokienez, egun bizi garen gizartea elebiduna dela esan daiteke. Euskal herrian, hain zuzen ere, bi hizkuntza dira ofizialak: Gaztelania eta Euskara. Nahiz eta bi hizkuntza hauek ofizialak izan, argi dago baten eragina bestearen baina nabarmenagoa dela. Euskara hizkuntza, hizkuntza gutxitua izanik, honen ezagutza eta erabilera sustatzea ezinbestekoak iruditzen zaizkigu hizkuntza honek bere horretan aurrera jarrai dezan. Horrez gain, aipatu beharra dago, gizarteak eleaniztasun bateranzko bidean diharduela, non hizkuntza ugariren presentzia are eta ugariagoa den.  

Hala eta guztiz ere, gure ekarpen honekin euskara hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatu nahi ditugu, hizkuntza honen inguruan ekarpen ezberdinak egin dituzten eragileak aditzera emanez eta bide batez, hezkuntzatik haratago, euskaren inguruko ikuspegi hori zabaltzea da gure xedea.


Guztiona © Todos los derechos reservados 2020
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar