AINHOA DE JUAN GOIKOETXEA
Joan den Ostiralean hilak 14, Zegamako Aitxuri Herri Eskolako Haur Hezkuntzako Ainhoa de Juan Goikoetxearen ikasketa ibilbidearen inguruko hitzaldi bat entzuteko aukera izan genuen. Bertan, bere esperientzia profesionalaren berri izan genuen unibertsitatera heldu zen lehen unetik ikasketak amaitu zituen arte.
Hitzaldian zehar hainbat gai jorratu zituen, hala nola, unibertsitatea eta lan munduaren arteko aldea, formakuntza zabaltzearen beharra eta oposaketen gaia, besteak beste. Horrez gain, bere ibilbidean izandako zalantzak eta gora beherak ere azaldu zizkigun.
Irakaskuntza arloak bere bizitzan zehar izan duen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriz hizlariak, bere irakaskuntza bide horretan arlo ezberdinei esker jasotakoa adierazi baitzigun.
Irakaskuntza munduan ikasketak egin ondoren, Ainhoak beste arlo batzuetan egin zuen lan, beste esperientzia eta aukera berri batzuk bizitzeko nahia baitzuen.
Bakoitzaren ikaste prozesua oso ezberdina izan daitekeela aipatu zuen baina horretarako ezagutza batzuk aurrez barneratuak izatea funtsezkoa dela zioen.
Horretarako motibazioa eta gogoa izatea ezinbestekoak zirela aipatzen zuen, norberaren motibazio propioa dela haurraren ikaskuntza prozesuko faktore nagusiena.
Irakaslearen jarrera eta lan egiteko gogoa ere azpimarratzen zituen behin eta berriz, hauek irakaskuntzaren alderdi nagusi direla jakinik.
Orokorrean Ainhoaren hitzaldia interesgarria iruditu zitzaigun, bere ibilbidea jarraitzeko erreferente adierazgarria iruditu baizitzaigun. Hala eta guztiz ere, hitzaldiaz beste zerbait gehiago espero genuen, bere esperientzia pertsonalaz haratago eduki aldetik informazio gehiago, hain zuzen ere.
Ikt-ek eskola mailan duten erabileren inguruko ezagutza handiago falta izan zitzaigula iruditzen zaigu, hauen erabilera nolakoa den haur hezkuntzan eta batez ere zer nolako jarduerak proposatzen dituzten irakasle eta eskola bezala; etorkizun batean irakasle izango garen heinean eduki esanguratsuekin lan egiteko hauen ezagutza ezinbestekoa izango baitzaigu.